XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. Olioac berenaz hedacor delacotz eta indar emaile, marcatcen ditu Izpiritu-Sainduaren graciaren nasaidura eta Indarra.

G. Cer marcatcen du olioarekin nahasia den Balsamoac?.

I. Balsamoac, bere usain onaz, marcatcen du giristino confirmatuac bicitce saindu baten usain ona Lagunari zor diola.

G. Certaco egiten du Aphezpicuac Crisma Sainduarekin copetan Khurutcea?.

I. Eracusteco, behar dugula Giristino agertu, goraki eta beldurric gabe.

G. Certaco emaiten dio Aphezpicuac zarta ttipi bat confirmatu duenari?.

I. Hari eracasteco, behar dituela jasan laido guciac Jesu-Cristoren gatic.

Jondoni Petric eta Jondoni Joanic escuac hedatzen dituzte Samariaco Fededunen gainera (Act Vlll 14 et seq.)

HAMARGARREN CAPITULUA

Gorphutz-Saindua

G. Cer da Gorphutz-Saindua?.

I. Gorphutz-Saindua da Sacramendu bat JesuCristo gure Jaunaren Gorphutza, Odola, Arima eta Jaincotasuna dauzcana, Ogiaren eta Arnoaren idurien edo itchuren azpian.